XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aski behar zaut jakitea Eliza Jainkoaren manuz zautala mintzo.

Beraz Elizak zerbeit manu dautanean emaiten, Jainkoa bera mintzo balaut bezela sinhetsi behar dut.

Eta behar ditut sinhetsi Elizak erakasten deiztan egia guziak; ez bakharrik gogokoak dituzketan hek, bertzeak bazterrerat utziz, ordean guziak.

Bertzalde jakin behar dut Elizak erakasten deiztan egietarik bat bakhar bakharra ukha baneza, fedea galdurik nindakeela.

Bainan jakitea sinhestea baino lehen da.

Beraz salbatzeko baitezpada sinhetsi behar ditudan egia hek othe dazkit? Artetan gogoan erabiltzen dituta? Ala lehen ikhasi nituelakoan, zahartzeari ahantzirik nago?.

Bizkitartean erakatsi zautaten egia berezien horiek, bederen Errelijioneko hirur misterio handienetako egiak bethi gogoan atchiki behar direla, edo ez dela salbatzen ahal.

Ikhasi nuen egia horiek ez dazkiena, beste manamendu guziak chuchen beiraturik ere, ez dela zerurat juaiten ahal.

O Maria! Zure sinheste azkar hortarik pochi bat eman ezadazut.

Hemendik aitzina nik ere Jainkoaren erran guziak sinhetsi nahi ditut.

Eliza Ama sainduaren manu guziak onhartu nahi ditut den gutieneko duda-mudarik ere gabe.